Isiltasuna, freskura eta ekitazioaren bila dabiltzan bisitarien geldilekua
Urte askotako esperientzia dute zaldi eskolak ematen. Pandemia hasi baina hilabete batzuk lehenago abentura berri batean murgildu ziren, aterpetxearen ateak ireki zituzten.
91. urtean ireki zituen ateak Lazkaomendi gainean dago Alarpe Zalditegia. Urte hauetan zaldi eskola bezala aritu dira lanean haur zein helduentzat. Bere ibilbidean zehar, zaldiketaren oinarrizko irakaskuntzan eta zaldiaren zainketan espezializatu dira. Raid diziplina da garatuena zalditegian, eta nazioko eta nazioarteko lasterketetan parte hartu dute bertako ikasleek.
Haurrei zaldi gainean ibiltzeko eskolak ematen dizkie, baina ez hori bakarrik, zaldiaren kulturaren funtzionamenduari garrantzi handia ematen diotenez animalia garbitzen, eskuila pasatzen, eskutik nola eraman, non lotu eta zaldi gainean ibiltzeko aulkia nola jarri bezalako beharrezko errutinak ere ikasten dituzte ikasleek. Astelehenetik larunbatera jasotzen dituzte klaseak, baina noizbehinka txangoak eta egun pasak egiten dituzte. Uda garaian udalekuetan parte hartzeko aukera ere badute.
Pandemia hasi baino hilabete batzuk lehenago Alarpen aterpetxea jarri zuten martxan. Bertan 20 pertsonek lo egiteko edukiera dute. Ohatzeak, dutxak, komunak, su bajua duen egongela, terraza eta parrilak dituzte aterpean. Gainera gosariak eta afariak ere ematen dizkie bisitariei. Batik bat gazte jendea eta mendi giroaren bila dabiltzan bisitariak jasotzen ari dira. Hernio, Txindoki eta Aizkorri artean egoteak bisitari askorentzat leku erakargarri egiten du Alarpe aterpetxea. Gau bakarreko zein astebeteko egonaldiak egiten dituzte, baina denak berdinaren bila etortzen dira loa, isiltasuna eta freskura.













