Ane Mintegi banakako US Open Junior txapelketatik kanpo geratu da
6-4, 5-7 eta 3-6 galdu zuen atzoko partidan Solana Sierra argentinarraren aurka. Binakako txapelketan, bigarren rondako partida jokatuko du gaur Victoria Jimenez-ekin batera.
Ane Mintegi tenislari idiazabaldarra New York-eko US Open Junior txapelketatik kanpo geratu da banakako kategorian, atzo Solana Sierra argentinarraren kontra galdu ondoren. 6-4, 5-7 eta 3-6 amaitu zen partida. Binakako txapelketan jarraitzen du, ordea. Gaur, 20:00etan, Clervie Ngounoue eta Charlotte Owensby bikotearen kontra jokatuko du Victoria Jimenez-ekin batera.