Aurten 46 gazta aurkeztu dituzte Ordiziako lehiaketara
Ordiziako 48. Gazta Lehiaketa hasi berri da. Guztira 46 gazta aurkeztu dituzte euskal gaztagileek, 18 ketuak eta 28 ketu gabeak.
Aparteko azokarik ez da izango aurten ere, baina Ordiziako Gazta Lehiaketak ez du hutsik egin. 48. edizioa du aurtengoa, eta Beti Alai pilotalekuan hasiak da dagoeneko epaimahaikoa aurreneko gaztak probatzen. Guztira 46 aurkeztu dituzte aurten euskal gaztagileek. Horietatik gehienak, 28, ketu gabeak dira; ketuak berriz, gainontzeko 18ak.
Aurten hamabi gaztagile goierritar ari dira lehiaketan parte hartzen: Iker Sukia, Javier Muñoa, Baztarrika, Xabier Azurmendi, Garoa, La Leze, Ander Barandiaran, Aitor Mantxola, Arantza Segurola, Eneko Goiburu, Joseba Insausti eta Aizpea.
Lehiaketara aurkeztu diren 46 gazta horiek probatu eta hamalau finalista aukeratuko dituzte aurrena. Ondoren, epaimahaiak atzera hamalau gazta finalistak probatu eta bost sarituak hautatuko ditu. Sari banaketaren ondoren egingo dute ohiko enkantea.
Gazta lehiaketa eta enkantea zuzenean jarraitu daitezke, lotura honetan: