Euskara ikasteko diru laguntzen deialdia zabalik
Eskaeretarako epea zabalik dago eta irailaren 21ean amaituko da.
Idiazabalgo Udaleko Euskara eta Kultur Arloak herritarrek euskara ikasteko diru laguntza deialdia zabaldu du. Eskaeretarako epea zabalik dago eta irailaren 21ean amaituko da. Euskararen erabilera sustatzea eta egonkortzea du helburu deialdiak, eta baita euskararen erabileraren esparruak zabaltzea eta indartzea ere. Eskaera orria udalaren weborrian aurkitu daiteke.