Goierriko bost gaztagile pasatu dira Ordiziako 48. gazta txapelketaren finalera
Finalean ariko diren Goierriko bost gaztagileak dira Idiazabalgo Gaztainaditxulo, Gabiriako Baztarrika, Segurako Ondarre, Ordiziako Otatza eta asteburuan Legazpin Gipuzkoako Txapela irabazi duen Zeraingo Basazabal
Ordiziako 48. Gazta Txapelketan parte hartu duten 45 gazten dastaketa egin du epaimahaiak eta finalera pasatu diren 14 gaztagileen izenak jakinarazi dituzte jada. Finalisten artean, bost gaztagile goierritar daude.
Ondorengoak dira sari nagusia irabazteko aukerak dituztenak: Urien (Abadiño), Kerixara (Oleta), Gaztainaditxulo (Idiazabal), Agorleku (Lesaka), Basazabal (Zerain), Iruri (Legutio), Beriain (Unanua), Baztarrika (Gabiria), Loperena (Egozkue), Lekuona (Araia), Ondarre (Segura), Otatza (Ordizia), Goienetxe (Mutriku) eta Agerre Buru).
Gazta lehiaketa eta enkantea zuzenean jarraitu daitezke, lotura honetan: