Ordiziako 48. Gazta Txapelketaren bideoa
Segurako Ondarre gaztandegiak irabazi du Ordiziako 48. Gazta Txapelketa. Ikusi egunaren laburpena iruditan.
Segurako Ondarre gaztandegiak irabazi du Ardi Latxaren edo Karrantzakoaren esne gordinez egindako Ordiziako 48. Gazta Txapelketa. Bigarren saria ere Goierrin geratu da, Ordiziako Otatza gaztandegiak irabazi baitu. Hirugarren berriz, Mutrikuko Goienetxe izan da.
Lehiaketaren ondorengo enkantean, Zaragozako El Cisne Hotelak erosi du gazta erdia, 9.400 euro ordainduta.
Gotzon Aranburuk egin du egunaren laburpen bideoa: