Ordiziako gazta txapelketako finalistek diplomak jaso dituzte
Finalisten artean bost goierritar daude, beraz, sari nagusia etxean geratzeko aukerak daude. Momentu batetik bestera jakinaraziko dute irabazlearen izena.
Ordiziako gazta txapelketaren finalera iritsi diren 14 gaztagileei diplomak banatu dizkiete. Urien (Abadiño), Kerixara (Oleta), Gaztainaditxulo (Idiazabal), Agorleku (Lesaka), Basazabal (Zerain), Iruri (Legutio), Beriain (Unanua), Baztarrika (Gabiria), Loperena (Egozkue), Lekuona (Araia), Ondarre (Segura), Otatza (Ordizia), Goienetxe (Mutriku) eta Agerre Buru (Aia). Kanpoan geratu dira, urrezko Kutxa garaikurra irabazteko aukerak zituzten bi gaztagileak: Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegia eta Lekarozko Kortaria.
Finalisten artean, Goierriko bost gaztandegi daude. Ordiziako sari nagusia Goierrin geratzeko aukerak daude beraz. Aurten, finalean sartu diren Goierritarren artean, bi gaztandegik lortu dute Ordizian saria irabaztea. Otatzakoak, 2016an irabazi zuen, eta Ondarrek, bitan irabazi du, 2014an eta 1995an.
Une batetik bestera jakinaraziko dute aurtengo irazbalea.