Turrientesek Espainiako selekzioarekin bi partidetan jokatu du bere lehen egonaldian
Beñat Turrientes lehen aldiz joan da Espainiako 21 urtez azpiko futbol selekzioarekin. Bi partidetan jokatu du
Beñat Turrientesen Espainiako 21 urtez azpiko futbol selekzioko lehen deialdia ezinhobe joan da. Beasaindarrak bi partidetan hartu du parte eta biak irabazi dituzte: ostiralean, Errusiaren aurka, 70 minutu jokatu zituen eta 4-1 gailendu ziren; atzo, Lituaniaren aurka, bigarren zati osoa jokatu zuen eta 0-2 amaitu zen partida. 21 urtez azpiko Eurokopara sailkatzeko partidak izan dira.
Turrientesentzat lehen aldia zen 21 urtez azpikoen selekzioan, nahiz eta behe mailako kategorian jada jokatua zuen. 19 urte bete berriak ditu.
Orain Realaren bigarren taldera itzuliko da. Asteburu honetan Eibarren aurkako derbia dute, etxean. Ikusteko dago jokatuko ote duen ala Xabi Alonso entrenatzaileak atseden emango dion.