Beste zazpi kasurekin bukatu du astea Goierrik
Osasun Sailak 7 positibo gehiagoren berri eman du gaur. Beasainen, Lazkaon, Zegaman eta Urretxun agertu dira azkenak.
Apaletik bukatuko du astea Goierrik. Gaur beste 7 kasuren berri eman du Osasun Sailak, atzo baino bat gehiago. Beasainen (2), Lazkaon (2), Zegaman (2) eta Urretxun (1) agertu dira positibo berri horiek.
Eragin tasei dagokionean, Lazkaok eremu gorrian jarraitzen du. Horian daude Beasain, Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga. Herri txikien artean, Aramak, Ezkio-Itsasok eta Zegamak gainditzen dute 400eko tasa.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.686 COVID-19 positibo kasu izan dira.
09/09 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 28 | 490,20 | ||
Ataun | 0 | 280 | 114,48 | ||
Beasain | 2 | 2.005 (+2) | 178,30 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 63 | 473,19 | ||
Gabiria | 0 | 55 | 389,86 | ||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 231 | 0 | ||
Itsasondo | 0 | 75 | 0 | ||
Lazkao | 2 | 726 (+2) | 426,14 | ||
Legazpi | 0 | 1070 | 214,06 | ||
Legorreta | 0 | 185 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 109,05 | ||
Ordizia | 0 | 1.704 | 268,12 | ||
Ormaiztegi | 0 | 134 | 0 | ||
Segura | 0 | 260 | 260,93 | ||
Urretxu | 1 | 785 (+1) | 117,15 | ||
Zaldibia | 0 | 373 | 60,31 | ||
Zegama | 2 | 223 (+2) | 1051,94 |
||
Zerain | 0 | 24 | 364,96 | ||
Zumarraga | 0 | 1.275 | 203,65 |
||
GOIERRI | 7 | 9.686 (+7) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.