GoiOsasunLab-en arreta handitzen ari da
Ubikarek, proiektuaren ustiatzaileak, Beasainen egoitza zabaldu du. Gipuzkoako lehen egoitza da
Ubikarek Beasaingo Kale Nagusian egoitza ireki du. Konpainiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri planaren GoiOsasunLab proiektu pilotua ustiatzen du. Egitasmoa Goierriko hainbat herritan ari dira gauzatzen. Beasainen, tartean. Orain, parte hartzen ari diren bezeroenganako arreta zuzenagoa izango da. Gipuzkoako lehen egoitza fisikoa da.
Astebarruan eta goizetan egongo da irekita, 10:00etatik 14:00etara.
Ubikarek zerbitzu osoagoa eskainiko duela iragarri du, halere. Besteak beste, adinekoentzako eta menpekotasunen bat dutenentzako arreta zerbitzua eta etxeko osasun-arreta eskainiko dute.