Zaleak Loinazera itzuliko dira
Beasainek bihar jokatuko du, 16:30ean. 16:00etan zabalduko dituzte ateak bazkideentzat eta 16:15ean gainerako zaleentzat
Beasainek bihar jokatuko du ligako etxeko lehen partida, San Inazioren aurka. Zaleen hauspoa izango dute lagun, aspaldiko partez. Partida 16:30ean izango da eta ordu erdi lehenago zabalduko dituzte ateak: bazkideentzat, aurrena. 16:15ean, oraindik tokirik balego, gainerako zaleentzat. %30ekoa izango da edukiera.
Beasainek beharko du zaleen babesa, aurkari gogorra izango baitu parean. Gasteiztarrek ligako lehen jardunaldian irabazi egin zuten; gainera, badakite zer den Loinazen irabaztea. Pasa den denboraldian 0 eta 1 menderatu zituzten txuri-urdinak.
Beasain sasoiko dago, halere. Gordobilen mutilek denboraldiaurre bikaina egin dute eta ligako lehen partidan Tolosa garaitu zuten, 1 eta 2. Bi taldeak, hiru punturekin, sailkapenean berdinduta daude, hortaz.
Beasainek etxeko lehen partida ofiziala jokatuko du bihar, 16:30ean. Ateak irekita jokatuko da. Zaleen berotasuna izango dute hortaz, aspaldiko partez.
Harrobia
Etxean partida gehiago ere jokatuko dira. Infantilek eta kadeteek bihar jokatuko dute, 10:00etan eta 12:00etan Igartzan, hurrenez hurren. Etzi, jubenilenek, 12:00etan, Loinaz zelaian.