Belen Iza Iurritaren margolanak gizarte etxeko tabernan
ORMAIZTEGI // Aldi baterako erakusketa jarri dute gizarte etxeko tabernan. Belen Iza Iurrita artista ormaiztegiarraren margolanak ikusgai daude bertan. Herenegun ireki zuten erakusketa eta azaroaren 28ra arte egongo da zabalik. Asteartetik igandera izango dute aukera herritarrek lanak ikusteko, 10:00etatik 22:00etara.













