2021/9/23

Pertsona gorren nazioarteko egunarekin bat egingo dute Ordizian

Ordiziako Udalak eta Gainditzen Tolosaldeako eta Goierriko pertsona gorren elkarteak orain arteko konpromisoa berretsi dute. Larunbaterako ekintza egitarau oparoa antolatu dute.

KORONABIRUSA

Beste bost kasu agertu dira, bost herritan bana

Atzoko kopuru bera eman du gaur Osasun Sailak: bost positibo berri agertu dira Goierrin. Gaur, ordea, bost herritan banatuta.

Aldabea, turismoa eta jasangarritasuna uztartuz

Legazpiko alojamendu turistikoen eskaintza handitzeko helburuz, jasangarritasunean eta energia berriztagarrietan oinarritutako proiektua jarri dute martxan Monteagudok eta Bezunarteak.

Haurra jaio arte, faroltxoa piztuta

Haurdunak zaintzeko Belenpeko faroltxoa pizteko ohiturari eutsi diote Seguran urtez urte. Aurrerantzean Urtzi Intxausti segurarra izango da lan horretaz arduratuko dena.

Protestak deitu dituzte erresidentzietako langileek gaurko eta biharko

Manifestazioak eta elkarretaratzeak deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek, Donostian. Hurrengo asteetarako mobilizazio gehiago deituko dituztela aurreratu du ELA sindikatuak

ariane vierbücher

Uda-udazkeneko muga-mugan

Udako azken feria izan zen atzokoa, arratsaldean sartu baikinen udazkenean. Mahai gainak udazkenez janzten ari dira. Intxaur eta hur urte ona da aurtengoa.

Aldundiak bidegorriko tuneletako argiztapena berritu behar du

Ander Iturri Mugikortasun eta Garraio Publikoko zuzendariak bidegorria bisitatu du. Aste gutxi barru behin-behineko konponketa egingo dute eta ondoren argiztatzea berrituko dute

Beasaingo eta Legazpiko alkateak Udal Etorkizuna Eraikizen lehenengo osoko bilkuran izan dira

Gipuzkoako Foru Aldundiak Udal Etorkizuna Eraikiz ekimena aurkeztu du gaur. Foru Aldundiaren eta udalen arteko hartuemana hobetu nahi du. Beasain eta Legazpi daude, tartean

Azken ostiraletako elkarretaratzea egingo dute bihar

Sarek elkarretaratzea egingo du bihar, plazapetik abiatuta

Kilometroen aldeko kultur saioa, bihar

Bertsoak, musika eta dantza uztartuko dituzte

Frutak, argazkietan eta ahoan, Nafarroa23 estudioan

Natura hila nola fotografiatu irakatsiko dute. Gainera, fruituen inguruko hitzaldia eta dastaketa egongo da

Ostadarrarekin, plazara dantzara

Ostadar Dantza Taldeak helduentzako plaza dantzen ikastaroa antolatu du

Jose Anjel Garcia Varak Urola eskubaloi taldearen lehendakaria izateari utzi dio

Atzotik, Anjel Maniega da lehendakaria, Garciaren lekukoa hartuta.

Sozializazio-paseoak gaur zortzi hasiko dira

'Ondo ibili ondo izan ekimena' aurkeztu dute gaur. Izen ematea zabalik dago

Igartzako bizikleten garbigunea bikoiztu eta mantenurako tresnak jarri dituzte

Beasaingo Udalak bizikleta garraio gisa hauspotu nahi du, kirol jardueraz harago

Eduki babestua
BABESTUTAKO EDUKIA

Jasangarritasuna eta lidergoa, eskutik hartuta

Jasangarritasunean sakondu, lidergo gaitasunak lortu eta kontzientzia eta pentsamendu kritikoa bultzatu nahi ditu Gazte Ekoliderrak programak. Izena emateko epea zabalik dago.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa