Kilometroen aldeko kultur saioa, bihar
Bertsoak, musika eta dantza uztartuko dituzte
Kilometroen aldeko kultur saioa egingo dute bihar, 19:00etan, Usurbe Antzokian. Bertsoak, zuzeneko musika eta dantzak uztartuko dituzte.
Aitor Sarriegi beasaindarra, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia arituko dira bertsotan. Muxutruk erromeria taldea, AItor Furundarena eta Itziar eta Erkuden Fores izango dira musikariak. Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeak ibiliko dira dantzan.
Sarrerak online erosi behar dira. Zazpi euro baio du tiket bakoitzak