Jose Anjel Garcia Varak Urola eskubaloi taldearen lehendakaria izateari utzi dio
Atzotik, Anjel Maniega da lehendakaria, Garciaren lekukoa hartuta.
Jose Anjel Garcia Varak Urola eskubaloi taldeko lehendakari kargua utzi du, arrazoi pertsonalak medio. Atzotik, Anjel Maniega da lehendakaria.
Garcia Varak bost urte eman ditu lehendakari karguan, 2016tik. Lehenago, 2012tik 2016ra, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko presidentea izan zen.
Ez du Urola utziko, noski. Mutilen kimu mailako taldea eta nesken kadete mailako taldea entrenatzen jarraituko du eta zuzendaritzakoei laguntzeko asmoa du.
Lehendakari berriari zorte ona opa dio.