Santikutz egoitzan jarri dute txertoaren indartze dosia
Legazpiko zentroaren ondoren, Osakidetzaren txertaketa kanpainak Lazkaon, Ordizian, Zumarragan, Seguran eta Beasainen izango du jarraipena
Goierrira iritsi da COVID-19aren aurkako txertoaren indartze dosia. Gaur goizean jaso dute txertoaren hirugarren dosi hori Legazpiko Santikutz egoitzako erabiltzaileek. Datozen egunetan jarraituko du txertaketa kanpainarekin Osakidetzak eskualdeko gainerako egoitzetan. Hilaren 29an Lazkaoko Txindokin egingo dituzte txertaketak, urriaren 5ean Ordiziako San Josen, Zumarragako Argixaon eta Segurako San Joan eta Magdalenan, eta urriaren 7an Beasaingo Arangoitin
Osakidetzak joan den astean hasi zuen adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako erabiltzaileei zuzendutako txertaketa kanpaina berri hori. 23.000 pertsona inguruk hartuko dute txertoa, Pfizer Biontech hain zuzen ere.