Lekanazpi eguna egingo da igandean, txangoarekin eta jolasekin
Ardanbideta eta Lakiola aldera joango dira, eta ibilaldian zehar Txetxu Altolagirrek sortutako 'Eguzkitza, lehorreko kortsarioa' ipuina atalka emango dute ezagutzera. Izena eman behar da
Urriaren 3an, igandean, laugarren Lekanazpi eguna ospatuko da Legazpin. Hasteko, txangoa egingo dute elkartetik bertatik 09:00etan irtenda. Ardanbideta eta Lakiola inguruan egingo dute. Ibilbidean zehar egindako geldialdietan, Txetxu Altolagirrek inguruari lotuta sortu duen Eguzkitza, lehorreko kortsarioa ipuina atalka entzuteko aukera izango da.
Ibilaldia 12:00etan amaituko da, Lekanazpin. Pintxo jana egingo dute han, eta gero, 13:30ean, jolas dinamikoak egingo dituzte.
Izena emateko: www.labur.eus/lekanazpieguna2021.