Aizkorri elkartekoak Beriainera joango dira asteburuan
BEASAIN // Aizkorri Mendizale Elkarteak Beriainera (Nafarroa) txangoa antolatu du etzi. 08:00etan irtengo dira, autobusez, Gipuzkoa plazatik. Parte hartzeko izena eman behar da. Gaur egin behar da. Arana kaleko egoitzatik pasa behar da edo 943 16 22 78 telefonora deitu, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Hilaren 19tik aurrera mendi astea ere egingo dute.













