Bularreko minbizia dutenak gogoratzeko ekintzak Legazpin, Katxalin elkarteak bultzatuta
Lazo arrosa jarriko dute astelehenean udaletxeko balkoian, eta ostiralean, azoka egunean, diru bilketa egingo dute.
Bularreko minbizia eta minbizi ginekologikoa dutenen inguruan sortutako Katxalin elkartearen Legazpiko ordezkariek ekintza pare bat antolatu dituzte datorren asterako, asteartea urriaren 19a, bularreko minbiziaren aurka borrokatzeko eguna dela baliatuz.
Astelehenean, hilak 18, lazo arrosa jarriko dute udaletxeko balkoian herriko udal agintariek lagunduta, eta ostiralean, azoka eguna dela baliatuz, diru bilketa egingo dute Euskal Herria plazan goizean zehar.