Markel Vesgak 16 urtetik beherakoen Irlandako xake txapelketa irabazi du
Legazpiko xake jokalaria ikasten ari da Irlandan, eta egonaldia bertan jokatzeko baliatu du. Irlandakoa ez denez, ez diote titulu ofizialik eman.
Santikutz Xake Elkarteak jakinarazi duenez, Markel Vesga legazpiarrak Irlandako xake txapelketa irabazi du 16 urtetik beherakoen mailan. Vesga Irlandan ari da ikasten, eta egonaldi hori baliatu du Dublinen jokatu den txapelketan parte hartzeko.
Guztira 22 jokalarik parte hartu dute txapelketan. Lehia sei errondez osatuta zegoen, eta Legazpiko xake jokalari gazteak horietatik bost irabazi eta bat berdindu zituen. Santikutz Xake Elkarteak bosgarren errondan lortutako garaipena nabarmendu du, beltzekin jokatu zuen, eta lau ordu eta erdiko partida izan zen,
Txapelketa irabazi arren, Vesgak ezin izan du titulu ofizialik jaso, irlandarra ez delako.