Bidegiko teknikariak Legazpiko udaletxean izango dira Abiatu gailuak tramitatzeko
Beasain-Bergara autobia erabiltzeagatik kanona indarrean sartu aurretik egin ahal izango da tramitea Legazpin bertan. Azaroaren 3an, eta 19an eta abenduaren 10ean izango dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
Beasain eta Bergara arteko bidesariaz informazioa emateko, Bidegi erakundeak aurrez aurreko arreta emango du Legazpiko udaletxean azaroaren 3an eta 19an eta abenduaren 10ean. Ordutegia 09:30etik 13:30era, eta 16:00etatik 20:00etara izango da.
2022ko urtarriletik aurrera hasiko dira kobratzen Beasain eta Bergara arteko A-636 autobia erabiltzeagatik kanona. Horren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio kanpaina bat jarri du martxan, bereziki, Beasain-Bergara autobidetik gertu bizi eta tele-ordainketarako gailurik ez duten biztanleei zuzenduta
Legazpira ere etorriko dira Bidegiko bi kide, aipatutako egun horietan, eta Abiatu gailua eskatzeko aukera izango da. Bidegik eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko edozein izapide edo kontsulta ere egin ahal izango da.