Irailean egindako argazki rallyaren sariak banatu ditu Ikatzak
Jose Luis Rodriguez, Isabel Muñoz, Jose A. Fernandezek eta Carlos Mediavilla eta Urko Komontes eta Malen Sanz izan dira sarituak.
Ikatza argazkilari elkarteak antolatuta irailaren 26an Batis Goikoetxearen omenez Legazpin egin zen argazki rallyaren sariak banatu zituzten atzo, Kultur Etxeko aretoa nagusian. Ekitaldian Ikatzako ordezkariekin batera, Amaia Zaldua eta Jabier Iraeta zinegotziek parte hartu zuten.
Bilduma onena Jose Luis Rodriguezena izan da, eta berak jaso zuen lehen saria. Bigarrena, Isabel Muñozek jaso zuen eta hirugarrena Jose A. Fernandezek. Carlos Mediavillak, berriz, herriko bilduma onenaren saria irabazi du. Gazteen atalean, bestalde, Urko Komontesek irabazi du lehen saria eta bigarrena, Malen Sanzek.
Aurtengo rallyan 42 lagunek parte hartu dute, horien artean bi gaztetxok. Argazkilariak Legazpi bertakoak eta Urretxu, Zumarraga, Azpeitikoak, Donostia, Zalla, Beasain, Barakaldo, Gernika, Ordiziakoak ziren, besteak beste. Lan guztiak ikusteko aukera izan zen sari banaketaren aurretik egindako proiekzioan.
Erakusketa
Ikatzak, bestalde, argazki erakusketa jarri du ikusgai Kultur Etxean gaur. Bazkideen lanez osatutako erakusketa da, eta azaroaren 13ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era bitartean.