Webgune berria eta ItsasKlik aplikazioa osatu ditu Itsasondoko Udalak
Webgune berria gaur egungo beharretara egokitzea egoki ikusi du udalak .Sakelerako ItsasKlik aplikazioa sortu dute herritarren eta udalaren arteko komunikazioa hobetze aldera.
Itsasondoko Udalak webgune berria martxan jarriko du laster. Nagore Etxeberria alkateordeak adierazi duenez, «gaur egungo beharretara egokitzen den webgunea» izango da, eta «itxura aldetik ere hobetuko da». Apustua zen «zegoen informazioa eguneratzea, zaharkituta zegoelako; orokorrean, udalaren zerbitzuak, ikastaroen informazioa, agenda, berriak, Itsasondo ezagutu atalean elkarteen informazioa edo herriaren historia,… aurki daitezke.
Netcam enpresa arduratu da webgunea berritzeaz eta Tandem enpresa izan da diseinuaz arduratu dena.
ItsasKlik
Webguneaz gain, sakelerako aplikazioa ere egin dute. ItsaKlik du izena. Mugikorrean deskargatu eta erabilgarri dago jada. «Udalaren eta herritarren artean komunikazio katea ez eteko helburua du».
Aplikazioaren bidez egin ahalko dira adibidez, aretoetarako erreserbak, agenda kontsultatu eta ekitaldi desberdinetarako izena eman, inzidentziak jakinarazi, albisteak eta abisuak kontsultatu,…Aplikazioa «oso erabilgarria» izango da herritarrentzat.













