Elenganteen egunaren aurrekari gisa, azoka eta tailerrak egin dituzte gaur Zumalakarregi museoan
Zumalakarregi Museoak garai bateko jantzien eta osagarrien trukaketa egiteko aukera eskaini du, eta kamafeoak egiten ikasteko tailerrak egin ditu. Aurreko edizioetako argazkien erakusketa ere jarri du. Hilaren 20an izango da aurtengo Eleganteen bilkura.
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak XIX. mendeko eleganteak programari hasiera eman dio gaur, museoan bertan egin den azokarekin eta tailerrekin. Azaroan zehar gauzatuko den programazio horrek ekitaldi sorta zabala eskainiko du.
Gaurko azoka, garai bateko jantzien eta osagarrien trukaketa egiteko aukera paregabea suertatu da. Bertaratu direnek, gainera, XIX. mendeko eleganteak: Jantzi eskuliburua jasotzeko aukera izan dute, duela bi mende jendea nola janzten zen adierazten duen museoak argitaratutako gida, hain zuzen.
Bestetik, Ormaiztegin aurreko urteetan egindako Eleganteen bilkuren argazki erakusketa egon da ikusgai, garaiko musikaz lagunduta. Tailerrak ere gin dituzte, bata 12:00etan eta bestea 17:00etan, garaiko jantzien ohiko osagarri diren kamafeoak egiten ikasteko.
Hilaren 20an izango da XIX. mendeko eleganteen zortzigarren bilkura, San Andres jaien barruan.