Kapela dantzaren eguna da gaur Legazpin
Herriko txistulariek eta trikitilariek lagunduta, Sustraiak dantza taldeko kideak eta hainbat herritarrak kalez kale ibili dira goizean dantzarekin bazterrak alaitzen. 20:00etan amaituko da dantza festa.
Eguerdian Euskal Herria plazan lehen emanaldia egin eta gero, Sustraiak dantza taldea eta horren laguntzarekin ikasten jardun duten herritarrak Kapela Dantzaren eguna ospatzen ari dira Legazpin. Maiatzean Santikutz jaien ondoren egiten den dantza saio ibiltaria da Kapela Dantza, ohiko Soka dantzaren aldaera ba, baina kutsu herrikoiagoa duena eta herri osora zabaltzen dena.
Hala, plazako saioa amaitu eta taldeko argazkia atera ondoren, dantzariak kalez kale ibili dira, bazkaltzeko ordura arte. Aurten bazkaria Hegialden dutenez, inguru horretara ere eraman dituzte dantza saioak. Arratsaldean berriz ekingo diote dantzari, eta 20:00etan emango diote amaiera festari. Egun osoan zehar herriko txistulariak eta trikitilariak izango dituzte lagun.