Baladi Goibururekin sukaldaritza tailerra, Iratzarrik antolatuta
Sukaldari legazpiarrak gabonetako menua prestatzen erakutsiko du. Tailerra doakoa da, baina izena aurrez eman behar da.
Gabonetako menu bat prestatzeko tailerra antolatu du Iratzarrik azaroaren 24rako. Elkartearen egoitzan emango du Baladi Goiburu sukaldari legazpiarrak, 16:00etatik 19:00etara. Lehenengo eta bigarren platerak eta postrea nola egin erakutsiko du.
Tailerra doakoa da eta legazpiar guztiei dago zuzenduta. Izena eman behar da aurrez, Iratzarriren lokalean hilaren 10ean eta 17an, 16:30etik 18:00etara, edo iratzarri.legazpi@gmail.com helbidera mezu bat bidali.
Gehienez hamar lagunentzako izango da, baina talde gehiago sortuz gero, saio gehiago antolatuko lirateke, eta datak aurrerago zehaztu.