Asisko Urmeneta eta Helena Xurioren hitzaldi ilustratua
Zugarramurdin eta inguruko herrietan sorgin ehiza lantzen du 'Sugarren mende' komiki liburuak. Bihar egingo dute aurkezpena, kultur etxean.
Asisko Urmenetak eta Helena Xuriok Sugarren mende komiki liburua aurkeztuko dute bihar, 19:00etan, Kultur Etxean. Sarrera librea da, aretoa bete arte. Sugarren mende Euskal Herriak pairatutako sorgin ehizaren azterketa egiten duen lana da. Helena Xuriok abiatutako ikerketa da argitalpenaren oinarria, eta Asisko Urmenetaren ilustrazioen bitartez egiten du kontakizuna.