G2H eta MMM probetarako dortsal guztiak banatu dira
Ordubete baino gutxiagoan bete da bi lasterketetako kupoa. Ehunmilakerako tokia badago oraindik
Goierriko bi haundiak eta Marimurumendi lasterketetarako dortsal guztiak banatu dira. Arnas luzeko probak izan arren, izen ematea esprint bat da: ordubete ere ez da behar izan dortsal dena agortzeko. G2Hn 515 dortsal banatu dira eta MMMn, 265. Itxaron zerrenda ireki dute, bateren batek uko egiten badio berau ordezkatzeko.
Ehunmilakeko izen ematea irekita dago oraindik. Proba luzeenerako 515 dortsal daude guztira.