Legazpin grabatutako 'Herri txiki, infernu handi' saioa gaur emango dute
Euskal Telebistaren lehen katean emango dute saioa, 22:30ean. Hainbat legazpiar ezaguni egindako elkarrizketak eta Urbeltz pilotalekuan grabatutako ikuskizuna izango dira ardatz.
Legazpin grabatutako Herri txiki, infernu handi saioa gaur emango du Euskal Telebistaren lehen kateak, 22:30ean. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga urriaren hasieran izan ziren Legazpin, eta hainbat herritar elkarrizketatu zituzten, Lakiolako Margari Alberdi eta Brinkolako Iñaki Azarola horien artean. Handik aste betera grabatu zuten, Urbeltz pilotalekuan, gaur telebistan ikusi ahal izango den saioa.