Beasaindar odol-emaileei aitortza egin diete
Diploma bana eman diete 25, 40 eta 50 odol-emate egin dituzten herritarrei. Udaletxeko batzar aretoan izan da ekitaldia.
Beasaindar odol-emaileei aitortza egiteko eguna izan da gaur. Eguerdian elkartu dira udaletxeko batzar aretoan 25, 40 eta 50 odol-emate egin dituzten hainbat herritar, eta diploma bana jaso dute oroigarri modura.