Elikagaia eta oinetako bilketa Legazpin
Greziako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko egin du bilketa Hotz Legazpi elkarteak.
Greziako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko janari eta oinetako bilketa egin du gaur Hotz Legazpi elkarteak Azokan eta Hegialden, 09:00etatik 14:00etara. Gatza, arroza, pasta, olioa, tomate frijitua eta atun eta sardina latak bildu dituzte, baita espezieak ere: piper beltza eta zuria, kurkuma, kominoa eta piper hautsa. Neguko oinetakoak ere jaso dituzte: zapatak, botak zein zapatilak, eta gizonezkoentzat, emakumezkoentzat (takoirik gabeak) eta umeentzat. Atzegi elkartekoak ere aritu dira boluntario lanetan.
Kontu korronte zenbaki bat ere zabaldu dute diruz lagundu nahi duen ororentzat: Rural Kutxa (ES69 3008 0210 10 3303307719)