Jose Juan Castillo sukaldaria hil da
Bermeon jaioa izan arren, harreman handia izan zuen Goierrirekin. Haren aitak,, Jose Castillok, Ordiziako Zubizarreta taberna-jatetxea kudeatu zuen eta 1957an Castillo Hotela ireki zuen Olaberrian. Hotel horretako sukaldearen gidaritza hartu zuen 1979an, eta 1996an Donostiako Casa Nikolasarena. 2010ean hartu zuen erretiroa.
Jose Juan Castillo sukaldaria hil da (Bermeo, Bizkaia, 1945 / Donostia 2021). Goierriko sustrairik ez izan arren, lotura estua gordetzen zuen eskualdearekin. Haren aita zenak, Jose Castillok, Ordiziako Zubizarreta taberna-jatetxea kudeatu zuen hainbat urtez, eta 1957ko otsailean Olaberriko Castillo Hotel ezaguna ireki zuen.
Soldadutzatik bueltan hasi zen Jose Juan Castillo Olaberriko hotelean lanean, 1967an, eta aita hiltzean, 1979an, hango sukaldeen gidaritza hartu zuen. 1996an, Donostiko Casa Nikolasa jatetxearen ardura hartu zuen, eta han aritu zen lanean erretiroa hartu bitartean.
Donostiara joan arren, Goierrirekiko lotura ez zuen eten. Askotan aritu da epaile lanetan Ordiziako gazta txapelketa entzutetsuan, baita herri berean antolatzen duten txistor txapelketan ere. Ordiziako asteazkeneroko azokaren maitale sutsua zen.