Elurragatik alerta astebururako
Herrizaingo Sailak alerta laranja eman du larunbaterako eta iganderako, elur iragarpena dela eta.
Elur giroa dator. Hala diote behintzat asteburuko iragarpenek. Eta erakundeak ere hasi dira dagoeneko neurriak hartzen. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak abisu horia eman du kostaldean, euria eta olatu handiak espero baitira datozen egunetarako. Barnealdean, berriz, alerta laranja, elurra egin dezakeela eta.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere aldetik, bertan behera utzi ditu astebururako iragarrita zeuden natur ingurunean egiten diren eskola kiroleko jarduerak: mendizaletasuna eta ur jarduerak adibidez. Hori bai, asteburuan zehar alarma gorria aktibatuz gero, eskola kiroleko jarduera guztiak bertan behera geratuko dira.
Bihar goizean 700 eta 900 metro artean kokatuko da elur kota, baina arratsalde-iluntzerako, kota hori 400-500ra jaitsiko da, eta baliteke beherago ere egitea. Prezipitazio txiki-ertaina iragarri dute larunbaterako. Igandean ere bide beretik jarraituko du; goizean 400-500 metroko kotan egin dezake elurra, eta arratsalderako 600-800 metro artean kokatuko da. Kostaldean euri zakarragoa izango da, eta trumoi-ekaitzak espero dituzte adituek.
? #AlertaLaranja #elurra #euria
— Euskalmet (@Euskalmet) November 26, 2021
❄ Elurragatik barnealdean larunbatean eta igandean.
? Prezipitazioagatik Kantauri isurialdean igande arratsaldetik astelehen goizera arte. pic.twitter.com/iIssOkxpDG