Olentzero eta Mari Domingi ikusteko izen ematea zabalik
EZKIO // Abenduaren 18an joango dira aurten Olentzero eta Mari Domingi Ezkiora. Udaletxeko beheko aretoan egingo diete harrera. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da, abenduaren 16a baino lehen, 648 733 839 zenbakira whatsappa bidalita. Ezkio-Itsasoko eta Ezkioko Herri Eskolako haurrentzako ekintza da.













