Angel Ispizuaren argazkiak jarri dituzte ikusgai Juan Kruz Fernandezen ile-apaindegian
Abenduaren amaiera arte ikusi ahal izango da erakusketa. Argazkilariaren 'Itsasoaren aurrean' bildumako lanen hautaketa bat da.
Angel Ispizuaren argazkiek osatzen dute Legazpiko Juan Kruz ile-apaindegian ikusgai dagoen azken erakusketa. Argazkilariak aurtengo iraila eta urria bitartean Zarauzko Photomuseum aretoan ikusgai izan duen Itsasoaren aurrean erakusketaren bertsio txiki bat da Legazpikoa, han erakutsitako lanen hautaketa bat delako, ile-apaindegiko eskakizunetara egokitutakoa.
Angel Ispizua Bilbon jaio zen 1956 urtean., eta Donostian bizi da gaur egun. Argazki erakusketa dezente egin ditu 1999 urtetik aurrera, eta Itsasoaren aurrean da azkena. Zarautzen izan eta gero, Elgoibarren ere izan da ikusgai Ongarri argazki elkarteak antolatuta.