Lekanazpin, talo tailerra eta 'Itsasoa gara' ekitaldia
Telleriarteko talogileek ikastaroa eman dute asteburuan, Lekanazpi elkartean. Bihar, berriz, 'Itsasoa gara' ekitaldia egingo dute, Sortuk antolatuta.
Telleriarteko Talogileen laguntzarekin, taloak egiten ikasi zuen herritar talde batek Lekanazpin joan den astean, elkarteko kultur batzordeak antolatutako tailerrean. Haurrekin beste talde bat ere osatu zuten.
Bestalde, bihar, abenduak 1, Itsasoa gara ekitaldia egingo dute 19:00etan elkartean, 2002an hil ziren Ramon Gil eta Anjel Lete gogoratzeko. Sortu alderdi politikoak antolatu du ekitaldia.