Ormaiztegin agurtu dituzte festak
Zaindariaren egunarekin bukatu dira Ormaiztegiko San Andres jaiak. Meza, herri kirolak eta umeentzako saioak izan dituzte azken egunean.
Ander Deunaren eguna izan zen atzo, eta baita Ormaiztegiko Ander Deunaren jaietako azken eguna ere. Txistularien goiz eresia, meza nagusia, herri kirolak, ipuin kontaketa eta Ainhoa Larrañagaren eta Triologyren kontzertuak izan zituzten ormaiztegiarrek aurtengo jaiei agur esateko. Irudian, Irazu eta Txikia IV aizkolariak eguerdiko herri kirol saioan.