Naiara Peñagarikano bolaria Gipuzkoako txapeldun atera da
Gabiriarrak Gipuzkoako Banakako Bola Txapelketa irabazi du asteburuan, Aian. Beste goierritar batzuk ere, aurreko postuetan gelditu dira.
Gipuzkoako Banakako Bola Txapelketa igandean bukatu zen, Aian, lau jardunaldi jokatu ondoren. Emakumeetan txapeldun Naiara Peñagarikano gabiriarra da (169). Aitziber Makazaga (137) eta Garbiñe Alustiza (123) zeraindarrak 3. eta 4. izan dira. Gizonetan Joxe Mari Etxebestek irabazi du (183). Jokin Izagirre (176) eta Itoitz Alustiza (175) segurarrak 3. eta 5. dira.