'Antzararen bidea' liburua, asteartean literatur tertulian
ORMAIZTEGI // Datorren asteartean literatur tertulia egongo da liburutegian, irakurle taldearen eskutik. Antzararen bidea liburuaz ariko dira Miriam Luki dinamizatzailearekin, 18:00etan. Urteko azken literatura tertulia izango da. Hurrengoa urtarrilaren 25ean egingo dute. Mark Haddon idazlearen El curioso incidente del perro a medianoche liburua landuko dute 2022ko lehen saioan.













