Natura zure ohera ekartzeko prest?
Atsedenerako ingurune natural bat lortzea eta kalitatearekin, dotoreziarekin eta erosotasunarekin uztartzea; hori da Beasaingo Amets Descanso dendaren erronka.
Amets Descanson etxe osasuntsu, natural eta ingurumenarekiko errespetuzkoaren garrantzian sinesten dugu. Produktu sintetikoz betetako industria kutsatzaile baten aurrean, material naturalez egindako oheak eta oheko arropak eskaini nahi ditugu, diseinu iraunkorrekoak.
Benetako erronka bat dugu: Natura dotoretasunarekin, iraunkortasunarekin, erosotasunarekin eta kalitatearekin konbinatzea, prezio egokietan. Hori guztia, ingurune osasungarri eta natural batean lo egin dezagun. Gure produktu ekologiko guztiak modu arduratsuan diseinatuta daude, zuretzat eta planetarentzat osasungarriak diren materialekin. Gure eredua jasan- garria izatea delako.
Ezer ez da ingurune naturala baino lasaigarriagoa denik. Merkatuan saltzen diren koltxoien %90 sintetikoak dira eta petroliotik eratorritako materialetatik sortzen dira. Aukera horiek ez dira osasungarriak, ezta ekologikoak ere.
Gure koltxoiak eta zurezko ohe trinkoak izango dira zure gau naturaletarako lagunik onenak, hainbat arrazoirengatik:
1 Material naturalak: Lo egiteko material onenak, latexa % 100 natural ekologikoa, kotoi organikoa, abeltzaintza etikoko artileak eta ziurtagiri ekologikoa duten zurak.
2 Erosotasuna zure neurrira: Zure atsedena pertsonalizatzen dugu, irmotasun-mailekin eta erosotasun-eremuekin.
3 Osasungarria. Osasungarria da, noski: material transpiragarriak, antiakaroak eta tratamendu kimikorik gabeak erabiltzen ditugu.
4 Irauteko diseinatua. Gure koltxoiek 15 urtetik gorako bizitza erabilgarria dute, latexaren iraunkortasunari esker, eta zur trinkoko oheak hainbat belaunalditan erabil daitezke.
Gaur egun, arreta jartzen diegu gure janariari, arropari eta edertasun-produktuei. Gure bizitzaren herena koltxoi batean pasatzen dugu; beraz, ingurune osasungarri eta natural batean lo egiteko egiten dugun aukeraz jabetu beharko ginateke.
Zer diozu orain? Ohe ekologiko bat edukitzera animatzen al zara?