Oriak gainezka egin du Ordizian eta Beasainen
Beasainen, ura errota parean irten da. Bidea moztuta dago. Ordizian, berriz, Mallutz industrialdetik herrigunera doan bidean.
Oria ibaiak gainezka egin du Beasaingo Igartzako Errotaren parean eta ingurua itxita dago, arriskuak ekiditeko. 35 litro baino gehiago bota ditu metro kubikoko egunean zehar, Estandako estazioak jasotako datuen arabera. Datozen orduetan ere euria goian behe egingo du.
Ordizian, berriz, Mallutz industrialdetik herrigunera doan bidean irten da Oria ibaia. Errepidea moztuta dago puntu horretan.