'Zoaz pake santuan' antzezlana, Alegian
Itsasoko Batzordeak antzerki saioa antolatu du, zapaturako. Alegiako pilotalekuan izango da, 18:30ean.
Itsasoko Batzordeak antolatuta, larunbatean Zoaz pake santuan antzezlana izango da Alegiko pilotalekuan, 18:30ean. Emmanuel Robert-Espalieu da antzezlanaren egilea. Begoña Bilbaok zuzentzen du eta Mikel Laskurainek eta Ane Gabarainek antzezten dute. Aulkiek mugatuko dute aforoa. Aulkiak ez mugitzea eta alboetan zutik ez gelditzea eskatu du batzordeak.