Erabiltzen ez diren jostailuei bigarren aukera bat eman
ITSASONDO // Jostailu azoka egingo dute gaur, Itsasondon. Bi aukera daude: Jostailua trukatu, hau da, norberak bere etxean duen eta erabiltzen ez duen jostailu bat, azokan aurkitutako beste batengatik trukatzea; edo, norberak bere etxean duen jostailu bat azokara eraman eta bertan uztea, ondoren Caritasi emateko. Jostailu azoka, herriko plazan egino dute, 17:00etatik 19:00etara.













