Telleriarteko bidea itxi egin dute, Udana errekak gainezka egin ondoren
Pastain baserritik San Joan ermitara artean dago itxita. Auzoko plaza ere urez beteta dago.
Telleriarte auzoa zeharkatzen duen bidea itxita dago, egun hauetako euriteen ondorioz, Udana errekak gainezka egin ondoren. Bideaz gain, auzoko plaza ere urez beteta dago.
Bidea, Pastain baserritik San Joan ermitarainoko tartean itxi du udalak.
Urola ibaiak eta udalerriko errekek ere ur emari handia daramate, baina udalerrian ez da uholde gehiago izan.