Kawa Leauma Ampo Ordiziako errugbi jokalaria hil egin da
Ustekabeko istripu baten ondorioz, larriki zaurituta ospitalean ingresatuta zegoen. Errugbi Federazioak errespetua eskatu du jokalariaren familiarengatik.
Kawa Leauma Ampo Ordiziako errugbi jokalaria hil egin da, hala jakinarazi du Espainiako Errugbi Federazioak, gaur goizean zabaldu duen komunikatuan. Espainiako selekzioarekin Herebeheretan zegoen Leauma, eta larunbatean, selekzioaren partidaren ondoren, “ustekabeko istripu” baten ondorioz, larriki zaurituta Amsterdamen, ospitalera eraman zuten. Azkeneko orduetan, kezka handia zegoen jokalariaren osasun egoeraren bilakaeraren inguruan, eta goizaldean, hil egin da.
Federazioak helarazi duenez, jokalariaren emaztea Amsterdamera bidean da, horregatik, momentuz ezin dutela informazio gehiagorik eman, eta errespetua eskatu dute familiarengatik.