Krisma eta idazlan lehiaketako saridunak
Aurten 700 lanetik gora aurkeztu diztute; 249 krisma lehiaketan eta 462 idazlanetan.
Urretxuko eta Zumarragako udalek Gabonetako krisma eta idazlan lehiaketetako sariak banatu zituzten ostiralean. Krisma lehiaketan Lehen Hezkuntzako haurrek parte hartu dute eta 249 lan aurkeztu dira guztira. Idazlan lehiaketan, berriz, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute. 462 lan aurkeztu dira.