Legazpiko Nerabeentzako zerbitzuan programazio berezia izango da Gabonetan
Gaur Donostiako Izotz Jauregira joan dira patinatzera herriko 24 neska-mutik. Urtarrilaren 2an zerbitzuak 20 urte beteko ditu eta Gazte-txokoan disko festa egingo dute ospatzeko.
Urtero bezala, programazio berezia antolatu dute Legazpiko nerabeentzako zerbitzuan Gabon oporrei begira. Atzo hasi ziren ekintzekin, Gazte Txokoko hainbat gune auzolanean margotuz. Gaur, berriz, Donostiako Izotz Jauregira joanda dira herriko 24 neska-mutil, patinatzera, Abenduaren 22an eta 30ean Zerbitzuko pareta batzuk berrituko dira, beste neska talde batekin.
Programak hurrengo astean izango du jarraipena, eta hilaren 29an 17 nerabe Donostiako Laser parkera joango dira txangoan.
Urte berrian sartuta, bestalde, urtarrilaren 2an festa giroa izango da nagusi, Nerabeentzako zerbitzuak 18 urte betetzen dituelako eta disko festa egingo dutelako urteurrena ospatzeko. Gazteek, gainer,a zozketa berezi batean parte hartzeko aukera izango dute. Zozketako irabazleek urtarrilaren 7an Gazte-txokoan bazkaria izango dute.
Jai egunetan, zerbitzurik ez
Abenduaren 24an, 25ean, 26ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an ez da zerbitzurik eskainiko, eta ekintza bereziak egiten diren egunetan ere ez dute ohiko zerbitzurik eskainiko.