Patinaje ikastaroan izena emateko azken eguna da gaur
EZKIO-ITSASO // Udalak patinaje ikastaroa antolatu du Eguberrietako oporretarako. Gaur izango da izena emateko azken eguna. Interesdunek udaletxera deitu behar dute. Urtarrilaren 3an, 4an, 5ean eta 7an izango dira ikastaro saioak, 16:00etatik 17:30era, 5 urtetik gorakoentzat. Haurrek 15 euro ordaindu behar dute, eta helduek 25 euro. Norberak bere patinak eraman behar ditu ikastarora. Izena ematen dutenen artean whatsapp taldea egingo dute ikastaroaren berri emateko.













