Santikutz Abesbatzak Gabonetako kontzertua emango du igandean
Parrokian izango da, 19:00etan. Elizako ateak 18:30ean irekiko dituzte. Emanaldiaren errepertorioan Gabon kantak izango dira nagusi.
Santa Zeziliako emanaldi labur eta gazi-gozoaren ondoren, Santikutz Abesbatzak pandemia hasi zenetik lehen kontzertua egingo du igande honetan, hilak 26, parrokian, 19:00etan hasita. Elizako ateak 18:30ean irekiko dituzte, eta bertara sartzeko maskara jarrita eraman beharko da eta COVID ziurtagiria erakutsi.
Urtero Gabonen aurreko igandean kontzertua egiten du abesbatzak, baina aurten, hainbat arrazoi tarteko, aste bete atzeratutako dator emanaldia. Ohi bezala Marian Lasak zuzenduko du, eta Gabon kantez osatutako errepertorioa eskainiko dute Legazpiko abeslariek. Hauxe da programa:
Adeste fideles J. Reading
Joy to the word
Haurtxoa seaskan Herrikoia
A la media noche Anonimoa
Haurtxoa txoxratzen L. Urteaga
Cancionero de Upsala Anonimoa
Hator Hator mutil etxera Guridi
Blanca Navidad T. Berlin
Birgiña maite T Tomas Ollok armonizatuta
El pequeño tamborilero Davis
Goxo-goxo Aragües
Olentzero M. Aierbe
Messias B. de Ercilla