DantzPoint Igartubeiti baserri-museoan izan da
Musika elektronikoa eta Gipuzkoako ondarea uztartzen dituen DantzPoint ekimena Goierrin izan da, beste behin ere. Aurretik, Antioko baselizan edo Zeraingo Aizpeako meategietan egin dituzte saioak, eta oraingoan, Ezkioko Igartubeiti baserria hautatu dute eskenatoki moduan. Loreak DJa izan da musika jartzeaz arduratu dena. Saioa, Dantz egitasmoaren sare sozialetan dago ikusgai.